GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ikasleen %86k gainditu dute selektibitatea

p015_f01.jpg

GARA |

EHUn ikasketak egin ahal izateko uztailean hautaprobetara aurkeztu ziren ikasleen %86k gainditu dute, lehenengo datuen arabera. Hil hasieran ezohiko deialdira 1.707 ikasle aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 1.470k gainditu dute fase orokorra.

Campus bakoitza aztertuta, Araban aurkeztutako 240 ikasleetatik 216k gainditu dute, hau da, aurkeztutakoen %90ek. Bizkaian kopurua txikiagoa da; izan ere, aurkeztu zirenen %84k gainditu baitute. Gipuzkoan, azkenik, %87,67k gainditu dute.

Hizkuntzari dagokionez, proba euskaraz egin zutenen %91k gainditu dute; gaztelaniazkoan, berriz, %80k.

Emaitzok ikasleen erreklamazioen eta bigarren zuzenketen ebazpenak eman aurrekoak dira. Behin betiko emaitzak uztailaren 29an argitaratuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo