GARA > Idatzia > Mundua

AMISOMen erasoak arriskuan jarri du nazioarteko giza laguntza

Afrikako Batasuneko tropek osatutako AMISOM indarrek islamisten gotorlekua den Bakara merkatuari eraso egin zioten atzo. Hortik kilometro gutxira dago nazioarteko laguntza jasotzen duen aireportu garrantzitsu bat. Lehorte larria jasaten ari den herrialdeari aire bidez laguntzeko NBEren proiektua abian jarri eta egun batera gertatu da erasoa. Horiek horrela, zalantza handia sortu da, bidalitako elikagaiak iritsi beharreko lekuetara iritsiko diren ala ez.

p016_f01_199x112.jpg

GARA |

Borroka gogorrak hasi ziren atzo Muqdishon, Somaliako hiriburuan, Afrikako Batasuneko indarrek (AMISOM) ustez gerrillari islamisten gotorlekua den Bakara merkatuaren aurka eraso egin ostean, hainbat iturrik jakinarazi zutenez.

Gatazkak goizaldean hasi ziren, Bakara merkatua inguratzen duen frontean eta Suqbacab gunean. «Liskarrak oso bortitzak dira, AMISOMen zenbait tankek, frontearen muga marrazten duen etorbidea, Bakarako sarbide garrantzitsua, gurutzatu dute», azaldu zuen Suqbacadko biztanle batek, eta «gutxi batzuek jarraitzen zuten hemen bizitzen, eta alde egitea erabaki dute», gaineratu.

2007tik dago AMISOM Muqdisho hiriaren barnean zabaltzen, Sharif Sheij Ahmeden trantsizioko gobernu ahula babestea duela helburu. Afrikako Batasuneko indarrek hiriaren erdia kontrolatzen dute; hain zuzen, aireportua eta portua daude inguru horretan. Islamistak hiriaren ipar-mendebaldean dira nagusi, baita Somaliako erdialde eta hegoaldean ere. Otsailaz geroztik, AMISONeko indarrek nabarmen egin dute aurrera, eta islamistek beren kontrolpean zituzten hainbat lekutatik erretiratu behar izan dute.

Herrialdea jasaten ari den gerra luzearen eta lehortearen biktimei laguntze aldera, Nazio Batuen Erakundeko Munduko Elikagaien Programak (WFP) aire bidezko zubiaren proiektua martxan jarri eta egun batera gertatu dira azken erasoak.

Nazioarteko aireportua itsasertzean dago, hiriburutik hiru kilometrora, eta teorian borroka eremutik kanpo. Hor dago AMISOMen base nagusia. Aireportuak normaltasun osoz funtzionatzen du, hegaldiak ateratzen dira egunero, eta airez iristen den laguntza herrialdean zabaltzeko arazorik ez legoke, iturriek diotenez. Baina ez da horrela.

Somalia azken hilabeteetan jasaten ari den lehorteak, goseteak eta gatazkak NBEn alarmak piztu dituzte; izan ere, erakundearen erantzuteko gaitasuna gainditu du krisiak. Herrialdean zabaldu den krisi humanitarioaren aurrean, NBEk izandako gaitasun eskasa deitoratu zuen atzo Antonio Guterres, Errefuxiatuentzako NBEko ordezkariak. «Larrituta gaude, hondamendiaren neurria ikusita gure laguntza nahikoa ez delako», esan zuen, Efe agentziak egindako elkarrizketa batean. Ondorio larrienak Somalia hegoaldean eragin ditu lehorteak. Muturreko gosea eta malnutrizioa %82koa da eta bost urtetik beherakoen artean hilkortasun tasa 10.000tik 4koa da. Lehortearen eraginez, 12 milioi pertsona daude Somalian hiltzeko arriskuan.

Berlinek Txina salatu du

Alemaniako Gobernuko Günther Nooke kideak Txina salatu zuen atzo Etiopia jasaten ari den krisiari etekina ateratzeagatik, etengabe lurrak erosiz, laborantza intentsiboa egiteko asmoz. «Horrek eliteari bakarrik egingo dio mesede, ez herriari. Baliagarriago izango litzateke Gobernuak herriarentzat ustiatuko balitu, nekazaritza produkziorako beharrezkoak diren egiturak hobetzeko», gaineratu zuen.

Los niños también se mueren de hambre en Mogadiscio

La guerra y el hambre han obligado a miles de somalíes a huir hacia Mogadiscio en busca de alimentos, pero la ayuda que llega desde el exterior no es suficiente para abastecer a todo la gente que se ha querido refugiar en los campamentos que rodean la capital.

«Es el cuarto de mis cinco hijos que entierro», relata dolorosamente Osmail Moalim Abdi. Al igual que sus hermanos, el bebé de un año no sobrevivió al hambre, agravado por la terrible sequía en el Cuerpo de África.

Huyó de su pueblo con la esperanza de encontrar comida y agua en la capital, aún devastada por los enfrentamientos entre los shebab y el Gobierno títere, respaldado por las tropas de la Unión Africana. Pero allí, los trabajadores humanitarios se sienten abrumados. «Tenemos un montón de personas desplazadas cada día, y que necesitan ayuda de emergencia», aseguró Hassan Muhudin, funcionario del Gobierno somalí, que agregó que «muchas personas mueren de desnutrición y creemos que seis o siete niños fallecen cada día».

Por falta de dinero, Osmail Moalim Abdi ni siquiera pudo ofrecer unos funerales dignos a sus hijos. Con ayuda de amigos sólo pudo cavar una pequeña tumba de un metro de profundidad.

En su pueblo, Toratorrow, sus 60 vacas murieron hace tres meses y con ellas, toda su fortuna, por lo que no tuvo otra opción que ir a Mogadiscio con su familia. Pero el viaje de tres días a pie se convirtió en una tragedia.

Perdió a dos hijos en el camino por falta de comida y agua, a un tercero al llegar a la capital y al cuarto poco después. «Sólo me queda uno y está muy enfermo. No sé si resistirá». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo