GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Beñi Agirre Euskara irakaslea

Orain, bataila handia

ETAkoek euren jardun nagusia gelditu egingo dutela erabaki ondoren, erdi ezkutuan borrokatzen ziren beste bataila-gai batzuek hartu dute lehentasuna eragile politikoen gai-zerrendetan. Horien artean, gertatutakoaren narrazioa. Nork idatziko du hurrengo belaunaldikoentzat?

Historia irabazleek idazten dutela beti esan ohi da. Gaur egun, ordea, idazteko, idatzitakoa zabaltzeko eta bertsio guztiak gure ordenagailuetan maila berean azaltzeko Internetek ematen duen erraztasunari esker, denek idatziko dute historia, nork bere bertsioa. Gainera, bataila honetan, oraingoz bederen, badirudi ez dagoela ez irabazle garbirik, ez galtzaile argirik.

Oraingo bataila «handi» hau ez dute irabaziko narrazio dotoreena, loratuena, arrazoizkoena edo «egiazkoena» egiten dutenek, gertatutakoa testuinguruan egokien txertatzen dutenek baizik. Batzuentzat, Errepublikari egindako estatu-kolpearen garaian, Francoren diktadurapean eta ondorengo erregimen politiko ez demokratikoan bizirik irauteko, Euskal Herriak egin duen erresistentzia «epikoa» izango da; beste batzuentzat, ordea, dena izango da terrorismoa.

Gure historiaren narrazioa gertakari horietara mugatzeak, ordea, Euskal Herriaren historia murritza kontatzera kondenatzen gaitu halabeharrez, karlistaldietara luzatuz gero ere bai. Horiek denak gure historiaren parte dira, baina, ez karlistek, ez Sabino Aranak ez ETAk ez diote Euskal Herriari estatuaren berreskurapena ekarri. Izan ere, estatu independentea izan izan ginen. Nori egiten dio mesede hori ukatzeak, ahazteak, ezkutatzeak?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo