GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

desafioa

Telleria II.a apustu bat jokatzeko prest eta gogoz agertu da

p034_f02_98x97.jpg

J.L.

Telleria II.a apusturako prest dago. Urnietarra sekulako denboraldia egiten ari da, eta desafio batetan sartzeko ere prest eta gogoz agertu da.

Edozein harri-jasotzaileren aurka jokatzeko prest dago, ez du inor baztertzen, baina bi baldintza ere jartzen ditu gipuzkoarrak. Alde batetik, kirolariaren pisu bikoitza duen harria erabili beharko duela bakoitzak, eta harriak, berriz, zilindroa edo errektangularra izan beharko luke.

Apustua abenduaren amaiera aldera edo urtarrilaren hasiera aldera jokatuko litzateke. Norbaitek erantzun nahi baldin badio, Telleria Tolosan egongo da irailaren 17an, arratsaldez, eta han hitz egin beharko dituzte lotu beharreko gorabehera eta gauza guztiak.

Telleriak, orain arte, ez du inoiz apustu bat jokatu, eta hau izango litzateke bere lehenengoa. Egiten ari den lanak handiak dira. Azkeneko Igeldo Harria Txapelketan hirugarren geratu zen, eta marka onak egin ditu, gorantz datorren kirolaria dela agerian utziz.

Harri-jasotzen azkeneko apustua ekainean jokatu zen, baina orduan Aimar Irigoien bakarrik aritu zen, talde baten aurka marka bat hautsi edo ez aritu baitzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo