GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iñaki Petxarroman 2011/8/31

Lotsa alardea Hondarribian

berria

Hondarribiko alardean, eta hura prestatzeko saioetan, hainbat kaletatik desfilatzea debekatu dio Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainia mistoari. Istiluak izateko arriskua aipatu du Jaurlaritzak erabakia argudiatzeko. Baina, neutraltasun itxura, kasu honetan, ez da ulergarria. (...) gatazkan parte hartzen duten bi aldeak ongi definituta daudelako jadanik: batetik, emakumeei festan berdintasun baldintzetan parte hartzea galarazi nahi dietenak daude -Betiko Alardearen Aldekoak, Alarde Fundazioa eta Udala-; eta, bestetik, emakumez eta gizonez osatutako Jaizkibel konpainia misto parekidea.

Hamabost urte hauetan alardearen gora-beherak gertutik aztertu dituztenek badakite zenbat iseka, eskubide urratze, boikot eta eraso jasan dituzten emakumeen eskubideen alde agertu direnek. Badakite zenbat gusturik txarreneko irain sexista eta homofobo pairatu dituzten Jaizkibelekin desfilatzera ausartu direnek. Baina, haize eta enbataren aurka, irautea eta haztea lortu dute, gero eta gazte gehiago bildu direlako haiengana.

Urteotan Jaurlaritza izan da eskubide urratze horien lekuko zuzen -Emakunde eta Ertzaintza urtero izan baitira bertan-. Horregatik, ez da ulertzen zenbait kale erabiltzea debekatzea erasoen jomuga izan denari, emakume guztien eskubideen alde ari direnei. Emakume bat hiltzen den bakoitzean eskuak burura eramaten dituzten agintariek bi aldiz pentsatu beharko lukete zenbait erabaki hartu aurretik. Lotsa alarde gehiago ez izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo