GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Aviron | Jardunaldia

Baionan gero eta gertuago ikusten dute zuloaren irteera

MARTIGUES 1

AVIRON 1

J.L.

Baionan gero eta gertuago ikusten dute zuloaren irteera. Oraindik jaitsierako postuetan daude, baina oso gertu dituzte jadanik aurreko taldeak.

Emaitza onez gain, Aviron egiten ari den jokoak ere konfiantza ematen du, eta garbi dago gorako bidean beste urrats bat egin zuela Martigues taldearen zelaian.

Lehen zatia orekatua izan zen. Bi taldeek ez zituzten gol aukera asko izan, eta apur horietan ez zuten asmatu baloia atean sartzen. Bigarrenean, etxekoak presio handiagoa eginez hasi ziren, eta horri esker markagailuan aurreratu ziren. Lapurtarrek, beren burua atzetik ikusita, gora egin, eta partida berdindu zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo