GARA > Idatzia > Kultura

Jardunaldiak

Aitzol eta Euskal Pizkundea omenduko dituzte Euskaltzaindiak eta EHUk

Jose Ariztimuño «Aitzol» idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omenduko dituzte gaur Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Bi erakundeok Ariztimuño hil zeneko 75. urteurrenaren kariaz burutzen ari diren ekitaldietan parte hartzen ari dira. Izan ere, datorren astelehenean 75 urte beteko dira Aitzol (1896-1936) fusilatu zutela. Jardunaldia Bilbon egingo da, Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra hiribidean) egun osoan zehar. Sarrera doan izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo