GARA > Idatzia > Kultura

FILMOTEKA ETA KATEDRALEAN

Inprobisazioaz hausnartuko «Faust» ikusi eta organoa aditu bitartean

Juan de la Rubia eta Patxi Benavent musikaren inprobisazioaz mintzatuko dira Organorako Musika Nafarroan programaren barrenean antolatutako mahai-inguru berezi batean. F. W. Murnauren «Faust» 1926ko filma ematen duten bitartean jorratuko dute gaia, pelikularen soinu banda izanen balitz bezala, eta Rubiaren organo doinuak lagun izanen dituzte. Benavent zinema kritikariak Murnauren lanak ulertzeko gakoak emanen ditu eta Rubiak, aldiz, organo inprobisazioaren inguruko hainbat gorabehera azalduko ditu, orokorrak zein film honekin lotutakoak. Ekitaldia urriaren 27n izanen da, Nafarroako liburutegiko proiekzio aretoan. Hurrengo egunean, 20.30etan eta Iruñeako katedralean, Juan de la Rubiak zikloari amaiera emango dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo