GARA > Idatzia > Kultura

BILBO

La Fundicion aretoak 25. urteurrena ospatuko du

Bilboko La Fundicion aretoak bere 25. urteurrena ospatuko du aurtengo abenduan, eta artistak eta ikusleak bilduko dituen urteurren jaia antolatu du gaurko aretoan bertan, 20.00etan hasita. 1986an, Deustuko Ramon y Cajal kalean, aurretik Fundiciones Ligeras del Norte enpresa zegoen tokian hasi zuen aretoak ibilbidea. 1996an, gaur egun dagoen tokira aldatu ziren, eta antzerkitik aldentzen den espresio gunetik urrun, Bilbon alternatibotzat jo zen programazioaren aitzindari bilakatu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo