GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Urrezko lehiaketako kanporaketa jokatuko da Asteasun

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko da gaur Asteasun, 17.00etatik aurrera. Bertan, Olasagastik eta Txapartegik Otañoren eta Otaegiren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bikote bakoitzak sei lan ezberdin egin beharko ditu, eta garaipena eskuratzen duenak Azurmendiren eta Atutxaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan.

Galtzen duenak multzoko hirugarren postuan amaituko du, eta final laurdenak jokatu beharko ditu. Irabazten duenak, aldiz, beste kanporaketa bat izango du, eta bertako garailea finalerdietan sartuko da zuzenean; galtzen duena, bien bitartean, final laurdenetara joango da. Asteasun jokatuko da Urte Zaharretako Torneoa ere. Larrañaga-Irazu eta Alkizalete II.a-Mugertza III.a bikoteak neurtuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo