GARA > Idatzia > Kultura

Su Ta Garrek «Ametsak Pilatzen» disko berria aurkeztuko du Donostian

GARA | DONOSTIA

«Ametsak Pilatzen» du izena Su Ta Gar talde eibartarraren disko berriak. Hamaika abestik osatzen dute lan berria eta izenburuen artean «Hegan», «Etsaien hitzak» edota «Beti tente eta tinko» bezalakoak topa daitezke.

Lana aurkezteko Donostian izango dira gaur gauean 22.00etatik aurrera bi ordu inguruko zuzeneko emanaldi bat eskaintzeko. Kontzertua Inforock.net web orriak antolatu du eta Donostiako Illunbe zezen plaza ondoko Akua aretoan izango da. Gainera, kontzertu honek zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzten aretoen zirkuitu barruan sartuko du Akua, orain arte ez baitzituen halakoak antolatzen.

Sarrerak 15 euroan erosi ahal izango dira aretoko leihatilan bertan, eta ateak 21.00etan irekiko dituzte. Taldeak abesti berriak eskainiko ditu, baina zaharrak ere ez dira faltako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo