GARA > Idatzia > Kultura

ZUZENEAN

Joseba Tapia «Eta tira eta tunba» lanarekin Lasarte-Orian izango da ostiralean

Joseba Tapiak kontzertua emango du bere jaioterrian, Lasarte-Orian, datorren ostiralean. Herriko Kultur Etxean izango da emanaldia, Okendo plazan, 19.30etik aurrera. Borondatea emateko aukera izango bada ere, ez dute sarrerarik kobratuko. Kontzertuaren ardatza «Eta tira eta tunba» diskoa izango da, II. Karlistaldiaren garaiko bertso eta abestiak biltzen dituen lana. Diskoa 22 abestiz osatu du, «zer izan garen» erakusten duten kantaz, eta XIX. mendeko kantutegi bat dela esan daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo