GARA > Idatzia > Euskal Herria

EBk eta ezker abertzaleak harremana indartzea adostu dute Bilbon egindako bileran

Ezkerreko indarren elkarlana bultzatzea eta normalizaziorako prozesua indartzea beharrezkoa dela adierazi zuten atzo EBk eta ezker abertzaleak Bilbon egin zuten bileraren ostean.
p011_f02_148x104.jpg

GARA | BILBO

Ezker Batuko (EB) eta ezker abertzaleko ordezkariek bilera egin zuten atzo Bilbon, Euskal Herriko egoera politikoaz hitz egiteko eta bi taldeen arteko hurbilketa bultzatzeko ezkerreko esparrua indartzeko elkarguneak sendotzeko helburuarekin.

Bi taldeek elkarrekin plazaratu zuten ohar batean azaldu zutenez, bilera EBren egoitzan egin zuten, talde horrek berak eskatuta. Bertan Ezker Batuko Batzorde Iraunkorreko Jose Navas, Alba Gutierrez eta Angel Tejedor kideak izan ziren. Ezker abertzalearen izenean, Pernando Barrena eta Maribi Ugarteburu izan ziren.

Bilera giro lasaian egin zutela adierazi zuten, eta bertan Euskal Herriko egoera politikoaz eta bake prozesuaz hitz egiteaz gain, bi taldeen arteko elkarlana gauzatzeko baliagarria izan daitekeen hurbilketa bat egin zutela gaineratu zuten.

Elkarlana bultzatu

Ezkerreko taldeen arteko elkarlana ezinbestekotzat jo zuten, krisi ekonomikoa dela-eta. PP Gobernu espainolera heldu denetik, elkarlan hori are eta beharrezkoagoa dela nabarmendu zuten.

«Ezkerreko taldeen arteko elkarlana bultzatzea premiazkoa eta beharrezkoa da herritarren mesedetan eta ez finantza sistemaren alde dauden alternatiba politikoak sortzeko», adierazi zuten bi taldeek.

Horrekin batera, bai Ezker Batuak, bai ezker abertzaleak «garrantzitsutzat» jo zuten Euskal Herriak egun bizi duen une politikoa «normalizazio politikoa lortzeko». Horretarako, «herri honetako indar politiko desberdinen arteko elkarrizketa halabeharrezkoa izango dela» gaineratu zuten.

Ildo horretatik, bi taldeek Euskal Herrian bakegintzaren aldeko prozesua bultzatzea ezinbestekoa dela esan zuten.

«Ahalik eta lasterren hartu beharreko neurriak hartu behar dira,» Sortu legalizatzea eta legearekin eta giza eskubideekin bat egiten duen espetxe politika berria aipatu zutelarik hartu beharreko neurrien artean.

Bai EBk, bai ezker abertzaleak bi taldeen artean komunikazio iraunkorra mantentzea eta etorkizunean bilera gehiago izatea adostu zuten.

ezkerra

Krisi ekonomikoaren ondorioak direla-eta, ezkerreko taldeen elkarlana bultzatzea nabarmendua zuten bi taldeek. Adostasuna are eta beharrezkoagotzat jotzen dute, PP Gobernu espainolera heldu denez gero.

prozesua

Euskal Herrian normalizazioa lortzeko prozesuaren alde egiten dute. Horretarako, Sorturen legalizazioa edo presoen eskubideak errespetatzen dituen espetxe politika bat beharrezkoak direla adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo