GARA > Idatzia > Kultura

GARAIKIDEA

Kubako Dantza Garaikidea konpainia, gaur eta bihar, Arriaga antzokian

Gaur eta bihar, 20.00etan, Kubako Dantza Garaikidea konpainiak hiru koreografia aurkeztuko ditu Bilboko Arriaga antzokian: «Demo-n/Crazy», «Folía» eta «Mambo 3XXI». Kubako Dantza Garaikidea taldea 1959ko irailaren 25ean sortu zen. Geroztik, 290tik gora lan estreinatu ditu eta mundu osoko antzoki ospetsuenetan egin dituen emanaldiekin publikoaren zein kritikari espezializatuen txaloak jaso ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo