GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Gorka Urbizu eta Toño Muro, «Don Inorrez» biraren azken kontzertuan

2010eko irailean argitaratu zuen Bide Ertzean taldeak «Don Inorrez» diskoa (Gaztelupeko Hotsak), eta geroztik emanaldi asko eskaini dituzte. Kantu eta egitasmo berriei ekin aurretik, ordea, «Don Inorrez» bira behar bezala itxi nahi du taldeak eta azken emanaldi hori Donostiako Kursaal aretoan eskainiko du. Emanaldi horretan bi gonbidatu berezi arituko dira taldekideekin batera: Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu eta Balerdi Balerdi taldeko Toño Muro kantariak, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo