GARA > Idatzia > Kultura

KONTZERTUA

Bilboko Bandak musika frantsesa omenduko du François Boulangerrekin

Parisko Garde Republicaine orkestrako zuzendaria, François Boulanger, arituko da gaur Euskalduna jauregian Bilboko Banda gidatzen, bide batez musika frantsesari omenaldia eginez. 12.00etan hasiko den kontzertuan, Chabrier, Faure edota Gounoden obrak joko dituzte aurrena, eta bigarren zatian, Cosma eta Gershwinenak. Orkestra hori Europako musika talderik sustraituenetako bat da infanteriako 36 danbor eta zortzi tronpetak Bigarren Errepublikan, 1848an, sortu zutenetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo