GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Rouenen lortutako puntuak indarra eman beharko lioke Avironi


ROUEN 0

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironek puntu on bat eskuratu zuen talde handi baten aurka, Bigarren Mailara igotzeko faboritoen artean dagoen baten aurka, baina sailkapenari begira jarrita, ez du balio aurrera egiteko.

Mailari eutsi nahi baldin badio, hemendik aurrera puntuak hirunaka batu beharra dauka Avironek, baina Rouen mailan dagoen talde handienetako bat da, eta berdintzea ez dago gaizki. Etxekoak erasoan aritu ziren, baina euskaldunek defentsa oso ona erakutsi zuten, azkenaldiko onena, eta amaieran golik hartu gabe amaitu ahal izan zuten norgehiagoka. Honi garaipen batekin eman behar zaio jarraipena.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo