GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak Binakako Txapelketa

Lehen jardunaldiko onenen arteko norgehiagoka erabakigarria jokatuko da Mauleko Glaria trinketean

Jon LEUNDA

Matematikoki ez bada ere, Berezkoen Binakako Txapelketan finalerdietan izango den lehen bikoa zein den argitu daiteke gaur Maulen. Waltari eta Bonebeltxe Ibarrolaren eta Harizmendiren aurka arituko dira Glaria trinketean 17.00etatik aurrera.

A multzoko bi bikote onenak dira eta lehen jardunaldian ere garaipena lortu zuten. Datorren astean jokatuko den hirugarren eta azken jardunaldian bi hauek galtzea oso zaila dirudi, eta multzoko lehenengoa finalerdietara zuzenean sailkatuko denez, gaurko partidak sekulako garrantzia izango du.

Ibarrolak eta Harizmendik osatzen dute, askorentzat, txapelketako bikoterik orekatuena, baina tartean Waltari baldin badago, beti faborito ateratzen da, eta gaur ere horrela izango da Zuberoako hiriburuan.

Biek pasa den astean garaipen errazak lortu zituzten. Bi aurrelariak, Ibarrolak eta Waltarik, saketik min handia egin zuten, eta gaur elkarren aurka aritu beharko dute. Jokatzeko lekua ere ez da bera, pasa den astekoa, Senperekoa, kristalezko moderno horietakoa baita, eta gaurkoa, berriz, zahar horietakoa. Pilotak ez die abiadura bera hartuko, eta horrek kalte egingo die bi aurrelariei, batez ere amerikarrari, baina honek erakutsi du jada denetara moldatzen dela ongi.

Ibarrolak eta Harizmendik badakite Waltariri pilota kendu beharko diotela, berari jokoan sartzen ez utzi, baina gero hori ez da erraza izaten. Aurrelariek sakea duten bakoitzean, bai Harizmendik eta bai Bonebeltxek ere lan asko izango dute errestoan pilota onera eraman, eta aurkaria arazoetan sartzeko. Partida honek ikusmin handia piztu du, eta Glaria trinketak itxura bikaina izango du gaur.

Hirugarren postua

Bigarren partidan, Agirre eta Ezkurra II.a Lanberten eta Kurutxariren aurka neurtuko dira. Irabazten duenak amaieran hirugarren amaitzeko aukera asko izango ditu, eta horrekin final-laurdenak jokatzeko ere bai. Ez dago faborito garbirik, baina bi atzelarien lana erabakigarria izango da.

Mallabia

Biharko Izarak txapelketa: Alzelai-Irusta

St Andre-Baiona

Uriarte-Ugarte

Labrit-Iruñea (17.15)

Olaizola I-Untoria / Olaetxea-Otxandorena; Binakako txapelketa: Berasaluze VIII-Albisu / Martinez de Irujo-Barriola.

Galarreta-Hernani (16.00)

atxin VI-Zubiri / Etxabe II-Saldias; Sagardoaren txapelketako finalerdia: Oñatz-San Miguel / Zeberio II-Zubizarreta; Urriza-Barrenetxea IV / Uterga-Ion; Endika-Olazar / Etxeberria IV-Aizprua II.

Bizkaia-Bilbo (17.30)

Garcia-Garma / Oiarzabal-Aierbe; Buruz buruko Mundiala: Fusto / Ibargarai.

Maule (17.00)

Waltary-Bonetbeltxe / Ibarrola-Harizmendi; L. Lambert-Kurutxarry / Agirre-Ezkurra II.

Elgeta (16.30)

Elgetako lau eta eridko ETB Kantxa txapelketa: Kadeteak: Lizarralde / Uriondo; Garate / Muniozguren; Agirrezabal / Gabiola.

Hernani (16.30)

IX. Berria Txapelketako finala: Zazpi Iturri / Aurrera saiaz; Kadeteak: Altuna-Erasun / Chiapuso-Aburuza; Jubenilak: Irribarria-Tolosa / Labaka-Elustondo; Seniorrak: Olaetxea II-Santxez / Urbieta II-Telletxea.

Matiena-Abadiño (16.30)

San Trokaz txapelketa: jubenilak, lau eta erdian. Garcia / Goñi; Perez / Mendia; Pradera / Gallastegi; Legarra / Urkizumendia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo