GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sei lagun atxilotuta Gasteizen, gazte bat jipoitzeagatik

GARA | GASTEIZ

Ertzaintzak sei lagun atxilotu zituen Gasteizen, ostiral goizean gazte bat jipoitu izana leporatuta. Mendizorrotza auzoan gertatu zen, 07.20 aldera. Garbiketako langile batek Ertzaintzari deitu zion, gazte batek zauriak zituelako aurpegian eta buruan, talde batek egin zion erasoaren ondorioz.

Bertaratu ziren patruilek osasun zerbitzuei dei eginda, ospitalera eraman zuten. Biktimaren bertsioaren arabera, sei gaztek lurrera bota zuten, eta hainbat ostiko eman zizkioten buruan, diskotekatik irten eta neska batekin hitz egin ostean.

Atxilotutako gazteek, 21 eta 23 urte bitartekoek, esan zutenez, biktimak lehendabizi mehatxu egin zien eta gerriko batekin kolpeak eman eta harriak jaurti zizkien. Aske utzi zituzten lesioen delitua leporatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo