GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Tonbuktu jihadisten mende, eta Afrikako hainbat lurraldetako egoera nahasiaren isla

MNLA Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionaleko tuareg independentisten matxinadaz baliatuta, Ansar Dine talde islamistak, Magreb Islamikoko Al Kaedak lagunduta, bere mendean du Tonbuktu hiria, «basamortuko perla». MNLAko independentista laikoek, joan den larunbatean Gaora (Azawadeko hiria) sartu ondoren, esan zuten ez direla joango Azawadetik harago; hala ere, orain egoera askoz nahasiagoa da, Ansar Dine taldeak, tuareg independentista ohi bat buru duenak, Tonbukturen kontrola hartu ondoren. Izan ere, Ansar Dineko islamiarrak ez dira Azawaden independentziaren alde borrokatzen, baizik eta Malin lege islamikoa ezartzeko, eta ikusteko dago egoera horrek nora joko duen. Atzotik Tonbuktu mugimendu jihadistaren eskuetan dagoen Saheleko lehen hiri garrantzitsua da. Alde batetik, kontuan izatekoa da Libiako matxinadaren eta herrialde hartan NATOk egindako esku-hartzearen ondorengo egoerak ere baduela zerikusia Sahel basamortuko mugimenduekin eta, nolanahi ere, Tonbuktu uneotan Maliko eta Afrikako hainbat lurraldetako egoera nahasiaren isla gordin baina argia da. Huts egindako estatu ugarien adibide.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo