GARA > Idatzia > Kultura

ETXEPARE

Poloniako euskal zinema, poesia eta musika bira «bikain» hasi da

Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleek eta Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariek «hasiera bikaina» eman zioten astelehenean ostirala bitartean Poloniako Varsovia, Poznania eta Gniezno hirietan egingo den euskal poesia eta musika birari. Kimuak programako filmen hautaketa bat ere ematen ari dira hiru hirietan. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi zuenez, astelehen goizean egin zen lehen poesia emanaldia, Varsoviako Unibertsitatean, Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleen lehen olerkien irakurketarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo