GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Urrezkoa

Azkenean, asteburuan ez da saiorik izango, eta 28an jarraituko du

J.L.

Azkenean, asteburu honetan ez da Urrezko Aizkorako saiorik jokatuko. Hasiera batean, Leitzan zen izatekoa, baina pilotalekuan beste ekitaldi batzuk ere bazirenez, Egur Sportek jai hartzea erabaki du.

Bihar aizkora apustua izanik, gaurkoa zen jokatzeko zuten egun bakarra, baina azkenean datorren astera arte itxarotea erabaki dute. Apirilaren 28an jarraituko du lehiaketak, eta datorren asteburuan zubia dagoela kontuan hartuta, ekitaldi bat baino gehiago izango da.

Azken orduko aldaketarik ez bada, Gasteizen, Beran eta Lazkaon izango dira saioak, eta hortik aurrera aurtengo Urrezko Aizkora unerik politenean izango da, aizkolaririk onenak ere lehian sartzen hasiko baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo