GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Avironek sailkapeneko zuloan amaitu du aurtengo denboraldia

BEUVAIS  2

AVIRON  0

Jon LEUNDA

Avironek datorren denboraldian CFA Mailan jokatu beharko du. Iaz ere maila galdu zuen, baina beste talde batzuek izandako diru arazoak medio, mailari eustea lortu zuen, baina aurten azkeneko postuan amaitu du, eta horrek ez du beste irtenbiderik izango, nahiz eta aurten ere talde asko dabiltzan diru arazoekin.

Beuvaisen zelaian jokatutako azkeneko neurketa nahiko estua izan zen, baina etxeko taldeak bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen, bi gol jarraian lortu eta gero.

Momentu hartatik aurrera, euskaldunak saiatu ziren golen bat egiten, baina ezin izan zuten etxekoen ate aurrean asmatu, eta esku hutsik itzuli ziren Baionara.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo