GARA > Idatzia > Mundua

Quebeceko ikasleak tasen igoeraren aurka ehun egunez borrokan

Quebeceko ikasleen protestak mobilizazio sozial bilakatu dira Gobernuak manifestazio askearen aurkako legea ezarri duenetik. Ehun egunen ondoren, bertako biztanleek isilean zeramaten haserrea kaleak betetzen hasi da.

p021_f01-177x140.jpg

Garazi MUGERTZA

Duela hilabete baino gehiagotik eltzeen zaratak esna mantentzen du Quebeceko herria, ikasleek matrikulazio tasen igoeraren aurka abiatutako protesten harira, Gobernuak 78 lege berezia indarrean jarri izanak adin eta ofizio guztietako biztanleak kalera atera ditu gauero-gauero, jada 34 egunez.

Lege horrek dioenaren arabera, 50 lagun baino gehiago bilduko dituen manifestazio bat antolatuz gero, ezinbestekoa da arduradunek zortzi ordu lehenago poliziarengana jo eta deialdiaren berri ematea. Hori egin ezean, isuna jaso lezakete.

Ehun eta bost egun daramate ikasleek borrokan, besteak beste, Gobernuaren negoziatzeko borondate falta dela-eta, baina azken hilabetea berezia izan da, Gobernua bederatzi urteko ibilbide neketsuagatik ahulduta egonik eta ustelkeria akusazio pean dagoela-eta herritarrek isilpean zuten haserrea azkenean kaleratu delako; eltzeak kolpatuz, ikasleen borroka babestuz eta 78. lege bereziaren aurka protesta eginez.

«Gobernuak hanka sartze izugarria egin du lege hau onartzean. Unibertsitateen finantzaketaren inguruko eztabaida bat izatetik, oinarrizko eskubideen inguruko eztabaida izatera igaro da», dio Jocelyn Maclure Laval Unibertsitateko filosofia irakasleak. Beraren iritziz, «ustekabeko hauteskunde batzuk izan ezean, ezin izango zaio krisi honi aurre egin, Gobernuaren eta ikasle sindikatuen arteko elkarrizketarik ezean ez behintzat». «Gatazka finean sistema neoliberalak sortutako ondoezaren ondorio da».

Hiru ikasle erakunde nagusiek, FEUQ -Quebeceko Unibertsitateko Ikasleen Federazioa-, FECQ -Quebeceko Ikasle Kolegiatuen Federazioa- eta CLASSE -Ikasle Sindikatuen Elkartasunerako Elkartearen Koalizio zabala-, batez ere jarrera muturrekoena duen azken horrek, lege berria «gehiegizkoa» dela uste dute, eta bertan behera gera dadila eskatu dute. Tasen igoeraren auziari dagokionean, bada erdibideko irtenbideak posible direla sinesten duenik ere. Igoeraren zati bat onartuko lukete ikasleek, Gobernua ere «mugitzeko» prest agertuz gero. Bataila dena dela kaleetan irabaziko da.

Hain zuzen ere, maiatzaren 6an ikasle sindikatuen eta Gobernuaren artean akordioa lortzeko eginiko saiakeran, ikasleak matrikulazio tasen igoera onartzeko prestutasuna erakutsi zuten, betiere, euren heziketaren ondorioz ordaindu beharreko kostu gehigarriak nabarmen jaitsiko balira. Baina Gobernuak erakutsitako borondate faltak akordio bat lortzea ezinezko bilakatu zuen, gatazka areagotuz.

Orain, bigarren aukera izango dute, Gobernua bera ere jabetu baita gatazka zabaldu egin dela. Ez dago argi, ordea, ze egiteko asmoa duen. Printzipioz, negoziaketak berrartuz lehen urratsa egin du.

Aldeko eta kontrakoak

Protestak, eta batez ere hainbeste egunetan luzatu izanak, aldeko eta kontrako jarrerak sortu ditu jendartean.

Kontra daudenak, manifestaldiak «barregarriak» direla deritzote eta ikasleek tasen igoeraren auziari dramatismo gehiegi eman diotela uste dute. «Urtean ehunka dolar gehixeago baino ez dira», dio Luc Gagno, protesten kontra dagoen herritarretako batek.

Beste batzuk, manifestaldiekin ez dutela Gobernuaren jarrera aldatzerik lortuko diote, alferrik dabiltzala borrokan. Edota turistak uxatuko dituztela, batez ere, festen garaia iristear den honetan. Bada gaueko loa galarazten diola-eta eltzeen zarata gaitzesten duenik ere.

Aldeko jarrera dutenak ordea ez dira gutxi, protestetan parte hartzen dutenak eta parte hartze zuzenik izan gabe euren babesa eskaintzen dutenak. Horien artean dago Daniel Gauthier sendagilea. Berak «hezkuntza osasuna modukoa» dela dio, ondorioz «askea» izan behar duela. 78. Legeari dagokionean, onartu izanak «haserrea» areagotu du, kaleak betez.

David Barbeu sendagileak «ikasleek jendea esnatu» dutela dio, «jendea nekatuta zegoen, baina ikusle izatera mugatzen zen. Ikasle mugimenduaren irmotasuna eta inteligentziari esker Quebeceko jendartearen gehiengoa erresistentziara batu da».

Dena dela, protesta honek ziurrenik «datozen urteetan aurrera eramango dugun ezker-eskuin eztabaidaren» oskola ireki du Maclureren ustetan.

Comerciantes y hosteleros instan a lograr una solución

Hosteleros y comerciantes locales dicen estar afectados por una pérdida significativa de ingresos debido a las protestas estudiantiles que comenzaron hace meses y pidieron el domingo al Gobierno de Quebec que haga todo lo posible para negociar una solución viable.

Lo hicieron durante una reunión con el ministro de Finanzas, Raymond Bachand, y el alcalde de Montreal, Gerald Tremblay, organizado por la Cámara de Comercio del área metropolitana de Montreal (BTMM).

Los participantes en la reunión destacaron «la importancia de las negociaciones que se inicia entre el Gobierno y los estudiantes» y pidió que «la puerta siga abierta», incluso si el Gobierno no vea solución posible en las primeras horas de las negociaciones.

Las tiendas del centro anunciaron que su facturación ha disminuido un 15% los últimos 15 días. En las calles más transcurridas por las protestas la caída es de un 40%. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo