GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Irlandaren geroa baino gehiago erreferendumean

Europako Hitzarmen Fiskalaren gainean erreferenduma egingo dute Irlandan, eta Niza edo Lisboako hitzarmenei buruzko erreferendumen ezezko emaitzak gogoan, ikusmin handia eta larritasun handiagoa ageri da Dublinen eta Bruselan. Baiezkoaren alde Fine Gael alderdi kontserbadorea ari da; ezezkoaren alde, Sinn Feineko errepublikanoak; eta gainontzeko alderdiak banatuta eta jarrera argirik gabe dabiltza. Baiezkoaren kanpainak beldurra atera du pasieran; ezezkoak, Irlandaren kolapso ekonomikoa, Europako erreskate funtsetara bidea istea eta Irlanda «beste Grezia bat» bilakatzea ekarriko duelakoan. Ezezkoaren aldekoek, aldiz, hitzarmenak diru publikoa bankuen saneamendurako erabiltzea -Anglo Irish Bank-ekin egin legez-, herstura ekonomikoaren instituzionalizazioa eta inoren aurrean kontuak ematen ez dituen Europar Batzordearen aurrean subiranotasuna galtzea ekarriko dituela diote. Posizioak argiak dira, aurkakotasunak agerikoak eta, orohar, diskurtsoa aski tragikoa da, ziur aski egoeraren neurrikoa.

Irlandar herriak du hitza eta erabakia. Etorkizunean hala izaten jarraitzea, baina, jokoan dago. Oireachtas-a (parlamentu nazionala) irlandarren esanetara edo Europar Batzordearen neurri drakoniarren diktataren mende egongo ote den baitago ikuskizun. Hitz batean, demokrazia gehiago ala gutxiago. Emaitza ez dago aurreratzerik. Azken unera arte kirioak dantzan ibiliko direla, bai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo