GARA > Idatzia > Kultura

aurrestreinaldia

«Sua» herri filmaren aurrestreinaldia eta jaia izanen da larunbatean Ozaetan

Duela zortzi urte baino gehiago hasi ziren Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkarteko kideak XVII. mende hasieran Lapurdin izandako inkisizioan oinarritutako «Sua» filma grabatzen, eta iritsi zaie estreinatzeko garaia. Herri mailan eta era amateurrean egindako film hau erakusteko, aurrestreinaldi jai bat egingo dute larunbatean, akelarre eta guzti, 16.00etatik aurrera Ozetako Otaza auzoan, Garaion NaturArtean hain zuzen. Parte hartu nahi duen oro gonbidatu nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo