GARA > Idatzia > Mundua

Azken galdeketak Lopez Obrador eta Peña Nietoren arteko aldea laburtu du

Andres Manuel Lopez Obrador, Mexikoko presidente izateko hautagai ezkertiarra PRI alderdiko hautagai Enrique Peña Nietorengandik lau puntura baino ez dute kokatu eginiko azken galdeketaren emaitzek, botoen %34 iragarri ostean.

p029_f01-199x132.jpg

GARA | MEXIKO HIRIA

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko lehendakaritzarako hautagai ezkertiarra «Reforma» izeneko egunkariak eginiko galdeketaren emaitzekin pozik agertu zen atzo; izan ere, Enrique Peña Nieto PRI -Alderdi Iraultzaile Instituzionala- alderdiko hautagai eta hauteskunde hauetako faboritoarengandik lau puntura soilik kokatzen dute.

Ohi bezala, irribarrea ahoan, harro erakutsi zien kazetariei galdeketari aipu egiten zion egunkariko azala.

Galdeketa horren arabera, Lopez Obradorrek bozen %34 jasoko lituzke, apiriletik hona zazpi puntu gora egin ondoren.

Aurretik galdeketen arabera faborito den Peña Nieto hautagaia egongo litzateke, bere alderdia 1929tik 2009ra bitarte agintean egon ondoren, berriro boterea eskuratzeko irrikaz.

«Oso ondo gabiltza. `Reforma' egunkariaren galdeketa apartekoa da», ziurtatu zuen Lopez Obradorrek, Iraultza Demokratikoaren Alderdiko (PRD) eta beste bi alderdi ezkertiarreko lehendakaritzarako hautagai mexikarrak.

Lopez Obrador 2006ko hauteskundeetan Mexikoko lehendakari bilakatzeko zorian egon zen, baina 0,56 puntuko aldeaz Felipe Calderonek irabazi zion. Berak, ordea, ez zuen onartu, denbora luzean hauteskundeak lapurtu zizkiotela salatuz.

Egin diren galdeketa fidagarri guztien artean, «Reforma» egunkariak eginikoa Lopez Obradorren eta Peña Nietoren artean hain tarte estua aurreikusten duen lehena izan da. Azken honen irudia asko kaltetu da azkenaldian, kritika gogorrak jasoz.

«Peña adoregabetzen ari da», zioen hautagai ezkertiarrak, zeinak PRI alderdiko hautagaia «hedabideen hautagaia» dela salatu zuen. «Ez da guztion hautagaia, baina bai telebistarena, bereziki kate batena», azpimarratu zuen, Televisa kateari erreferentzia eginez.

Peña Nietoren irudia gazteriak eginiko hainbat mobilizazioren ondorioz kaltetua suertatu da egunotan. Gazteek, bere aurka daudela adierazi, eta hedabideak aurrera eramaten ari diren manipulazioa salatu dute.

Jendarteak «benetako aldaketa baten beharra» duela adierazi zuen hiriburuko Ingurumen idazkari ohiak eta Lopez Obradorren diskurtsoen kontzientzia eta ikasle mugimenduaren sorrera nabarmendu zituen.

Preocupación frente a la violencia ligada al narco

Las autoridades electorales de México están preocupadas por el efecto que pueda tener la inseguridad del país en la organización de los comicios del 1 de julio.

Los comicios se llavarán a cabo mientras México sufre una ola de violencia ligada al narco, que en los últimos cinco años ha causado unos 50.000 muertos y que ha dejado bajo control de los cárteles muchas zonas rurales del país.

Los próximos comicios serán los mayores en la historia del país tanto por el tamaño del padrón electoral (79.4000.0000 votantes) como por el número de cargos que serán elegidos (2.127).

Muchos municipios del interior de México están controlados por grupos del narcotráfico que imponen sus normas y su ley a las autoridades locales, escapando al control del Gobierno federal o de las autoridades estatales.

Según el presidente del Instituto Federal Electoral (IFE), Leonardo Valdés, estas organizaciones tendrán una especial influencia en la elección de las autoridades municipales, tanto con dinero como con la coerción del voto, aunque no cree que su injerencia se extienda a otros niveles superiores de poder, como «senadores, diputados o jefes de Estado». GARA

hirugarren postua

«Reforma» egunkariak plazaratutako galdeketaren arabera, hauteskundeetan hirugarren postua Josefina Vazquez Mota PAN Ekintza Nazionaleko Alderdiko hautagaiarentzat izango litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo