GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik pisu handian lortutakoa errepikatu nahi du 640koan

J.L.

Laukizen jokatuko da gaur Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketako laugarren jardunaldia, eta 640 kiloko lehenengo saioa izango da.

Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko da, 680 kilokoan bezalaxe. Pisu horretan hain zuzen ere, Goierri Ak jantzi zuen txapela, aurtengo lehena.

Txapelketako hiru saio jokatu ondoren, taldeak dagoeneko sasoiko daude. Orain arte, ordea, 680 kilo azpitik aritu dira lehian eta hurrengo hiru saioetan 640 kilotan sartu beharko dute; beraz, talde bakoitzak tiralariren bat do beste aldatuko du. Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri A, Goiherri B eta Mutriku dira gaur arituko diren bost taldeak.

Bestalde, joan den astean amaitu ziren Nafarroako Goma Gaineko Lauko Txapelketak. Gizonezkoen 300 kilokoan, Berriozarrek jantzi zuen txapela, eta berarekin batera Amaiurrek eta Ibardinek osatu zuten podiuma.

Nesketan, berriz, Sakana jaun eta jabe izan da, eta jokatutako jardunaldi guztiak irabazi ditu, txapela lortuta; berarekin batera, Basaburua-Imotzek eta Berriozarrek osatu dute podiuma.

Azkenik, kadete mailan, BKE izan da txapela lortu duen taldea. Atzetik, Txantrea sailkatu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo