GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Aitor Romero | Bilbo

Zorionak bihotzez

Hedabide bat aurrera ateratzea zein gauza zaila, eta kazetaritzan aritzea zein lan nekeza den badakigunok, zeharka bada ere, ilusio handiz jaso dugu NAIZen sorrera, eta bertan nabigatzen ibili ostean, bihotzez zoriondu nahiko nituzke tresna berri hau eraikitzen lan egin duten guztiak. Zorionak, baita ere, noski, NAIZen eta GARAn lan egiten duzuen guztioi. Berri onak beti dira ongi etorriak herri txiki honetan, eta komunikazioaren esparruan are gehiago, gauza jakina baita estatuen interesak defendatzen dituzten hedabideek dutela gurean indar handiena. Horregatik, eta urte hauetan guztietan egindako lanagatik, zorionak denoi! Guk, bitartean, zinez gozatuko dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo