GARA > Idatzia > Kultura

DONOSTIA

Euskal Herriko Kantu Txapelketa ekainaren 16an egingo da

Datorren ekainaren 16an izango da Euskal Herriko Kantu Txapelketa Nagusia, Donostiako Antzoki Zaharrean. «Kantu baten bila» du leloa, baina Euskal Kantuzaleen Elkarteko kideek azaldu dutenez, atzeko abeslariak dira garrantzitsuena. Horixe dute helburu, harrobi berria lantzea. 26 kantarik hartuko dute parte Eñaut Larralde maiatzean hil zen sustatzailearen omenez eginen duten ekitaldian. Astelehenean jarriko dituzte sarrerak salgai Antzoki Zaharrean eta Kutxan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo