GARA > Idatzia > Ekonomia

Caritasek 42.000 pertsona inguru lagundu zituen iaz, %50 Gipuzkoan

2011ko txostenak aurkeztu zituzten atzo EAEko elizbarrutietako Caritaseko hiru ordezkaritzek. Gipuzkoan, 24.162 laguni, Bizkaian 13.464ri eta Araban 3.604 familiari eman zieten laguntza. Guztira, horiei guztiei laguntzeko 5.206.272 euro erabili zituzten. Aurreko urteekin alderatuz, igoera nabarmena izan da eta Caritasek krisiaren iraupenari eta gizarte laguntzen murrizketei egotzi die hori.

p028_f04.jpg

Jon ADAN | BILBO

Caritasen EAEko hiru ordezkaritzen 2011ko txostenak aurkeztu zituzten atzo, eta kezka agertu zuten, baita salaketa egin ere, euskal gizarteko pertsona ahulenek bizi duten egoera dela-eta. Horiek horrela, 2011n 42.000 pertsona ingururi eman zieten arreta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Caritasen. Horien erdiak, 24.162 lagunek, Gipuzkoan jaso zuten laguntza. Eta guztira, 5.206.272 euro erabili zituzten guztiei laguntzeko.

Bizkaian, Caritasen txostenaren arabera, 13.464 lagunek jaso zuten laguntza; hau da, 2010ean baino %3,2 gehiagok, eta 2007an -krisia hasi baino urtebete lehenago- baino 4.000 pertsona gehiagok. Horietatik 600, 4 eta 14 arteko adingabekoak ziren. Guztira, Bizkaiko Caritasek 2.008.701 euro erabili zituen horretan.

Bizkaiko Caritaseko zuzendari Mikel Ruizek adierazi zuenez, krisiak pertsona ugariren bazterketa soziala ekarri du. Hori dela eta, laguntza sozialak mantendu behar direla esan zuen.

Gipuzkoari dagokionez, 2011. urtean Caritasek 24.162 pertsonari lagundu zien, 2010ean baino 1.300 gehiagori eta 2008an krisia hasi aurretik baino %50 gehiagori. Emandako laguntzen kopuruari dagokionez, 2.343.571 euro erabili zituzten. Horrez gain, 1,5 milioi nazioarteko proiektuak garatzeko bideratu zituzten. Kontuan hartzekoa da Caritasek jaso zuen dirutzaren %31 baino ez zela erakundeetatik etorri, gainerako %61a inguruko talde eta pertsonek egindako diru bilketatik dator.

Gipuzkoako elizak, Jose Ignacio Munilla gotzaina buru, administrazio publikoei eskatu zien «zerbitzu sozialetan murrizketarik ez egiteko, are gutxiago babes soziala beharrezkoa den krisi garai hauetan».

Arabari dagokionez, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen, 3.604 familiari eman zieten arreta. Horretarako, Gasteizko Caritasek 854.000 euro xahutu zituen. Horietatik %76 etxebizitza gastuak ordaintzeko baliatu zituzten. Gasteizko Caritasera jo zuten pertsonen profilari dagokionez, azken urteetan ez da aldatu, gehiengoa emakumezkoa izan da (%58,9), gaztea eta etorkina (%78).

Krisia eta murrizketak

Hiru herrialdeetako Caritaseko arduradunak bat etorri ziren honetan: «Krisiak eraginda kolektibo berriak heldu dira gugana eta egoera ekonomikoaren aurrean instituzioek emandako erantzun eskasak eskaera kopurua handitzen lagundu dute».

Datuok, Caritasen esanetan, krisiak bere horretan jarraitu ez ezik, okerrera egin duela adierazten dute, bai krisiaren iraupenagatik, bai eta gizarte laguntzen murrizketengatik ere; «Caritasera laguntza eske joaten direnen beharrak handitu egin dira azken urtean eta pobreziak jota daudenen egoera ere okertu egin da», adierazi zuten. Erakundeen iritziz, errealitate hori «krisiaren kronifikazioaren» eta gizarteak behartsuei zuzendutako laguntzek izan duten beherakadaren ondorio zuzena da. Bukatzeko hiru erakundeek «lan horretan lagundu dieten bazkide, emaile eta boluntarioei eskerrak eman zizkieten, erakutsi duten konpromiso eta eskuzabaltasunagatik».

Campaña de Setem para pedir el fin de la explotación laboral

Por medio de contenedores ubicados en Bilbo, Donostia y Gasteiz que simulaban talleres textiles clandestinos, la organización Setem exigió al Comité Olímpico español y a Adidas -patrocinadora de los juegos de Londres- que «se comprometan a respetar los derechos laborales de las personas trabajadoras del sector textil olímpico, que en la actualidad se ven obligadas a trabajar en situación de extrema precariedad: horas extraordinarias obligatorias, salarios por debajo del umbral de la pobreza y explotación infantil, entre otras agresiones». Los tres contenedores simularon esa explotación continua y allí recogieron firmas con unas «bordadoras que cosen los nombres de las personas en retales de tela», que se entregarán en mano a Adidas, «para exigir que se garanticen los

derechos laborales y humanos de las personas trabajadoras del sector textil ligadas a las olimpiadas». Esta acción es parte de la campaña «Juega Limpio». J. BASTERRA

PP y PSE se enredan con la exención del pago de recetas a los parados

El lehendakari Patxi López y el portavoz del PP en el Parlamento de Gasteiz, Antón Damborenea, mantuvieron ayer un intenso cruce dialéctico a raíz de la aplicación o no de los recortes del Gobierno español en materia de Sanidad. Respondiendo a una pregunta del propio Damborenea, Patxi López afirmó que en la CAV los parados que hayan agotado el subsidio no van a tener que pagar por las recetas farmacéuticas, una cláusula incluida también en las medidas impulsadas por el Gobierno de Rajoy.

Damborenea se alegró de que, al final, el Gobierno autonómico «parece que sí va a aplicar las medidas del Gobierno de España». No obstante, el lehendakari subrayó que ello no supone «aplicar los recortes de Rajoy», sino que es aplicar y desarrollar las competencias de la Comunidad Autónoma. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo