GARA > Idatzia > Mundua

Larrialdi egoera Myanmarren erlijio indarkeriaren ondorioz

Rakhine estatuan larrialdi egoera ezarri du Myanmargo Gobernuak, ostiralean hasitako indarkeria olatuaren ondorioz. Neska bat bortxatu izana leporatuta musulman talde bat hil arte kolpatu zuten budistek, istilu odoltsuei hasiera emanez. Guztira, zazpi pertsona hil dira gutxienez, hamazazpi zauritu eta 500 etxe inguru suntsitu dituzte. Budisten eta musulmanen arteko tentsioa ohikoa da Myanmarren.

p027_f02-199x108.jpg

GARA |

Rakhine estatuan, Myanmar mendebaldean, larrialdi egoera ezarri du Gobernuak, musulmanen eta budisten artean izandako azken indarkeria kasuak direla-eta. Gatazken ondorioz, Nazio Batuen Erakundeko kideek bertatik alde egin dute.

Estatuko komunikabideek diotenez, istiluen ondorioz zazpi lagun hil dira eta hamazazpi zauritu ostiralaz geroztik. Gutxienez 500 etxebizitza suntsitu dituzte. Beste iturri batzuek gatazkaren ondorioak dezente handiagoak izan direla adierazi dute, baina ez dute eman hori egiaztatzeko beste daturik.

Indarkeria olatua ustez neska bat bortxatu zuten hamar musulman hil arte kolpatuak izanaren ondorioz hasi zen. Rakhine estatuan gertatu zen hori guztia, bertan bizi diren budisten eta musulmanen artean.

Atzo NBEko 40 langile inguruk eta beraien senideek, hau da «nazioarteko langileen gehiengoak» Maungdaw utzi zuten istiluen ondorioz, Ashok Nigam NBEko ordezkariak adierazi zuenaren arabera. Horrez gain, gobernuz kanpoko erakundeetako kideei ere bertatik alde egin behar luketela ohartarazi zien.

Rakhine estatua

Rakhine estatua, bertako herriaren izena daramana, gehiengo budistak osatzen du. Baina musulman komunitate handia ere bizi da bertan, Indiakoak, Bangladeshekoak eta rohingyak. Azken hori, NBEak adierazi duenez, munduko komunitate jazarrienetako bat da.

Musulman horiek guztiak, maiz diskurtso orokorrean asimilatuak izaten dira, eta atzerritar eta arriskutsutzat hartutako giza talde bat da.

Igandean, «bengalarrek etxeak erre eta jendea hil zuten, baina ez dakit zenbat», adierazi zuen herritar batek, baina bera gertakariaren lekuko ez zela izan onartu zuen.

«Indar Armatuek rohingyak tirokatu dituzte eta beste batzuei Rakhine labanez eragin diete heriotza», azaldu zuen Abu Tahay Garapenerako Alderdi Demokratiko Nazionaleko ordezkariak, rohingyak ordezkatzen dituen alderdi politikokoak.

Chris Lewa, Arakan proiektua izeneko erakundeko kideak azaldu zuenez, rohingy taldean ugari dira hildakoak.

«Gobernuak eta komunikabideek ez dituzte aintzat hartu bizia galdu duten musulmanak», esan zuen, «ehunka» izan direla ziurtatuz, eta ez zazpi, hedabideek dioten bezala.

Indarkeria olatua hasi aurretik, Thein Sein Myanmarreko lehendakariak etxeratze agindua ezarri zuen. Kaosa sortu ostean, larrialdi egoera ezarri zuen.

«Bi aldeak elkar hiltzen ari badira, gorrotoan eta mendekuan itsututa, indarkeria Rakhine estatutik harago zabal daiteke», ohartarazi zuen.ke» esan zuen.

musulmanak

Musulmanek ofizialki biztanleen %4 ordezkatzen dute, eta budistek aldiz, %89. Azken 15 urteetan tentsioa eta istiluak behin eta berriz gertatzen dira, normalean musulmanen aurkako jarrerek abiarazita.

La opositora Suu Kyi, de gira por Europa después de años encerrada

La líder de la oposición birmana, Aung San Suu Kyi, iniciará el miércoles un viaje por Europa, donde presentará su discurso del Premio Nobel de la Paz, que no pudo realizar en su día.

La «Dama», de 67 años, dará su «discurso del Nobel» en Oslo el sábado que viene, 21 años después de recibir la distinción que la trasladó a una dimensión política global.

Mientras que el oeste del país se encuentra en situación de alerta por los disturbios entre musulmanes y budistas, Suu Kyi aterrizará en Ginebra, donde expondrá ante las Naciones Unidas el polémico tema del trabajo forzoso.

Después viajará a Gran Bretaña, donde estudió y fundó una familia y concluirá su gira en París.

Un viaje de más de quince días, tanto personal como político, en las capitales que han apoyado fielmente a Suu Kyi.

La galardonada con el premio Nobel viaja acompañada por una delegación de cuatro personas, ninguna de las cuales forma parte del círculo histórico de los fundadores de su partido. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo