GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Osasuna eskubidea da, herritar guztiena eta beti

Munduko Medikuak elkarteak atzo ohartarazi zuenez, Madrilgo Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 60.000 lagun osasun-arretarik gabe geratzeko arriskua dago. Horien artean leudeke, besteak beste, 13.500 lagun inoiz kotizatu ez dutelako eta beste 17.000 egoera irregularrean bizi diren immigranteak izateagatik. Horiek guztiek eta beste askok larrialdietan baino ez lukete arreta hori jasoko, ez bailukete osasun-txartelik eskuratzerik izango. Krisialdian zein oparoaldian, bidegabekeria nabarmena da edonori osasun-arreta ukatzea, giza eskubideak unibertsalak baitira, eta ez inoren pribilegio. Osasun erreforma abiatuz gero, kaltetuenak baliabide gutxien dituztenak, laguntza gehien behar dutenak izango lirateke. Eta kontua ez da atzo PPko parlamentari Laura Garrido orain hain kezkatuta daukana, alegia paperik gabeko immigranteek osasun txartela edukita, zenbait «espainiarrek» ez edukitzea; izan ere, bidegabekeria da milaka euskal herritar osasun-arreta jasotzeko aukerarik ez izatea, horretarako eskubidea baitute, gazte zein zahar, kotizatzen dutela zein inoiz kotizatu gabe, baina bidegabekeria bera da immigranteak aukera horretaz gabetzea, paperak dituztela zein paperik gabe. Bidegabekeria itzela da herritarrei, edozeini, eskubideak -osasuna barne, jakina- ukatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo