GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

mikel goldaracena | Irurtzun

Inasa alarma gorrian

Inasako Batzarrak aurreko egunean onartu zuen greba mugagabea hastea gaurtik aurrera.

Ostiral gauean zenbait kamioi atera ziren lantegitik aldi baterako lan enpresaren bidez kontratatutako langileekin. Kamioiak Gandira eta Amorebietara eraman zuten Inasako materiala. Enpresa batzordeak lapurreta hori salatu zuen eta bereziki enpresako arduradun Santiago Gonzalezen kudeatzailearen lana.

Zenbait istilu suertatu ziren ostiral gauean enpresako atean eta guardia zibilek ostikada bat baino gehiago banatu zuten.

Horren ondotik, igande eguerdian manifestazio jendetsua egin zen herrian. Herritar asko eta asko atera ziren kalera. Ziur aski, herrian egin den manifestaziorik handiena izan da.

«Herria Inasarekin» pankartak ere jarri dira.

Guzti hauen arrazoia zera da: Enpresak %35a murriztu nahi du soldata eta 50 ordu gehiago lan egin behar dute. Lan Erreformaren legea bete-betean aplikatu nahi die.

Elkartasuna behar dute Inasako langileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo