GARA > Idatzia > Mundua

Nobel sariak Myanmar «ahanzturatik» atera zuela esan du Suu Kyik Oslon

p031_f01-148x84.jpg

GARA |

Aung San Suu Kyi, Myanmarreko oposizioko liderrak, 1991ean preso zela eman zioten Bakearen Nobel saria eskertu zuen atzo Oslon. Bere hitzetan, sari horrek Myanmar «ahanzturatik» atera zuen eta berari gatibualdia betetzen zela errealitatera itzultzen lagundu zion.

Domina, diploma eta diru saria bere senarra zenari eta beraien semeei eman zizkieten 1991n, Suu Kyi preso zegoelako eta ez zuen adierazpenik egiterik izan. Atzo ordea, hutsune hori betetzeko aukera izan zuen Osloko Udalean.

«Benetako bilakatu ninduen berriro, gainerako zibilizazioarengana itzuli ninduen. Eta garrantzitsuena, Nobel sariak munduaren arreta Myanmar gauzatzen ari zen demokraziaren eta eskubide zibilen borrokan jartzea lortu zuen. Ez gintuzten berriro ahantziko», adierazi zuen Suu Kyik.

«Nobel sariak ate bat ireki zuen nire bihotzean», agertu zuen. Thein Sein lehendakariak egindako erreformak ahalbidetu du Suu Kyiren bidaia, baina Nobel saridunak, oraindik ere liskarrak daudela salatzeko eta azken egunetan mendebaldean izandako indarkeria gogorarazteko baliatu zuen hitzaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo