GARA > Idatzia > Kultura

ingalaterra

Euskal gaiak protagonista izango dira Oxforden

Oxfordeko Unibertsitateak leku berezia egingo die euskarari eta euskal gaiei «XV Forum for Iberian Studies» jardunaldien baitan, gaurtik ostiralera bitartean. Guztira, hamazortzi euskal hizlari izango dira bertan; hamaseik euskal gaiak izango dituzte hizpide eta sei euskaraz arituko dira. Aurretik ere jardunaldiotan euskal gaiak jorratu izan badituzte ere, euskal munduak ez du inoiz horrelako oihartzunik izan Oxfordeko Unibertsitate entzutetsuan, Etxepare Euskal Institutuak nabarmendu duenez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo