GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Antzerki amateurra Deustuko Pabiloi 6n

p046_f02_98x93.jpg

Pabiloi 6 gune eszenikoak bi ikuskizunez osatutako antzerki amateur zikloa eskainiko du datorren asteburuan. Ostiralean, ekainaren 22an, Luna Llena taldeak «Amor al fresco» lana antzeztuko du. Igandean, ekainaren 24an, berriz, Juego de Damas taldeak «Lentejas y lentejuelas» pieza taularatuko du. Bata zein bestea arratsaldeko zortzietan izango dira, eta sarrera 8 eurokoa izango da. Lanak inkomunikazioaz eta bakardadeaz, itxurakeriaz eta etsipenaz, beldurraz eta ulertezintasunaz mintzatzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo