GARA > Idatzia > Euskal Herria

Uztaritzeko gaztetxea lokala galtzeko zorian

GARA |

Hiru urte negoziatzen igaro ostean, Herriko Etxeak eta Hitz Open gaztetxeak ez dute akordiorik iritsi. Udalak, beren proposamenak kontuan hartu gabe, hitzarmen bat «inposatu» nahi diela salatu dute gazteek.

Hori dela-eta, lokala galtzeko arriskua dutenez, mobilizazioak egiten ari dira. Azkena bart arratsean egin zuten, auzapezak gauean deitutako herriko kontseiluaren harira. «Udalak gazteenganako agerturiko mespretxua eta, oro har, elkarteekiko jokamoldea» salatu zuten bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo