GARA > Idatzia > Kultura

SORMENA

Haurrentzako uda-lantegiak Guggenheim Bilbao Museoan

p051_f03_98x93.jpg

Ekainaren 25etik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoak abian jarriko ditu haurrentzako uda-lantegiak, eskola oporren hasierarekin bat etorrita. Parte-hartzaileek txundituta ikusiko dituzte paisaia eta natura behatzeko modu harrigarriak «David Hockney: ikuspegi zabalagoa» erakusketa esploratzean. Argazkigintza, pintura, marrazketa edo gorputz-espresioa izango dira haurren sormena aske zabaltzeko bideak, teknika eta materialekin saiakuntzak eginez betiere. Lantegiak ekainaren 25etik 29ra eta uztailaren 2tik 6ra egingo dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko zaizkie 3 urtetik 6ra eta 7 urtetik 12ra bitarteko haurrei. Informazio gehiago nahi izanez gero, astelehenetik igandera eta 10.00etatik 20.00etara 944 35 90 80 telefono zenbakira dei daiteke. Ikastaroen gaineko informazioa www.guggenheim-bilbao.es atarian ere kontsulta daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo