GARA > Idatzia > Euskal Herria

HitzOpen gaztetxeko kideek engaiamendu zehatz eske

GARA |

HitzOpen gaztetxearen eta Herriko Etxearen arteko harremanak aski zailak izan dira azken urtetan. Asteazkenean, herriko kontseilu gorabeheratsua izan ondoren, ostegun goizean gaztetxera joan ziren lagunek sarraila aldatuta atzeman zuten. Protesta gisa, 16.30etan 20 bat gazte Herriko Etxean sartu ziren eta lokal berri batera joan arte, euren lokalean egoteko eskubidea aldarrikatu zuten.

HitzOpeneko gazteen arabera, Dominique Lesbats auzapezaren kontseilari batek eskubide hori errespetatzeko engaiamendua hartu zuen. Hala ere, HitzOpen gaztetxearen eta Herriko Etxearen artean akordio finkorik ez dagoela eta lokala galtzeko arriskuaren aurrean mobilizazioak egiten jarraituko dutela adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo