GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Presidentetzarako hauteskundeak

Euskarari ezohiko keinuak egin dizkio Archancok

Miguel Archanco hautagaiak euskaraz idatzitako gutun bat bidali die bazkideei bere programaren nondik norakoak zehaztuz, eta bere taldean euskal hiztun bat ere sartu du. Urrats txikiak dira, baina ezohikoak.

p040_f01.jpg

Asier AIESTARAN

Miguel Archancok, Osasunaren presidentetzarako hautagaiak, talde gorritxoan horrenbestetan faltan eman ditugun keinuak egin ditu, euskararen erabilerari dagokionez. Hainbat urtez Patxi Izco presidentearen zuzendaritza batzordean lan egin duen hautagaiak bere programaren nondik norakoak argitzen dituen gutun bat bidali die bazkideei euskaraz, Osasunan oso gutxitan -`inoiz ez' ez esateagatik- egin izan dena.

Horrez gain, berarekin hauteskundeetara aurkezten den giza-taldean euskaraz ongi moldatzen den pertsona bat ere sartu du, Sancho Bandres Ardanaz, 36 urteko ekonomialari iruindarra. Hori ere ez da urrats handia izango zenbaiten ustetan, baina nafarren taldean ez da batere ohikoa izan azken agintaldietan.

Egunkari honek euskararen erabileraren gainean galdetuta, hala erantzun zuen Archancok: «Osasuna da bere izena euskaraz duen munduko talde profesional bakarra. Nafar guztiok harro gaude gure taldea `Osasuna' dela esaten dugunean, eta, beraz, euskararen afera normaltasun osoz landu beharra dauka bai Osasunak bai Nafarroak». Jarrera hori beste zenbait komunikabidetan ere defendatu izan du.

Gai beraz galdetuta, eta konparazioa egite aldera, honakoa defendatzen du Javier Zabaletak, hauteskundeetara aurkeztuko den beste hautagaiak: «Euskara, Nafarroako hizkuntzetako bat den heinean, garrantzitsua da talde gorritxoarentzat. Ez da ahaztu behar taldearen izena bera ere euskarazkoa dela». Guk dakigunaren arabera, ordea, Zabaleta ez da bazkideengana euskaraz zuzendu eta bere lantaldean ez dago euskal hiztunik.

«Izatea eta sentitzea»

«Osasuna Europako liga handien artean XXI. mendean maila gorenean mantendu diren taldeen multzo murritz bezain esklusiboan dago. Inolaz ere uko egin ez dakiokeen ondarea da hori: lehen mailakoak izatea eta sentitzea; gure errealitatearen jabe izanik, gure idiosinkrasiaren harrotasunarekin eta konplexurik gabe», esanez hasten da Miguel Archancok bazkideei euskaraz bidali dien gutuna.

Hautagaiak bere programaren puntu nagusiak bost arlotan sailkatzen ditu. Hala, ekonomiari dagokionez, Archancok «klubaren errealitatea UEFAren fair play finantzarioaren eskakizunetara egokitzeko konpromiso sendoa» agertzen du, euren agintaldian diru sarrerak denboraldi bakoitzeko 35 milioira iritsiko direla ziurtatuz.

Bazkidetzaren arloan, bi ardatz aipatzen ditu, «bazkidearen parte hartzea klubaren errealitatean eta bazkidetzaren dinamizazioa bai partidu egunetan, baita Nafarroako eguneroko bizitzan ere». Horretarako, aldizkako batzar informatiboak, bazkidearen arretarako bide berri bat, haur eta familientzako tarifa bereziak, Taxoaren haurrentzako parke bat eta Nafarroan barrena 40 ekitaldi desberdin jarri nahi dituzte martxan.

Lehen taldeari dagokionez, Osasunak Lehen Mailan egon behar duela «derrigorrezko helburu bezala» aipatzen du, eta horretarako kirol zuzendariaren lana azpimarratzen du. Horrekin lotuta dago laugarren arloa, harrobiarena. Hor «Taxoaren funtsezko balioa» nabarmentzen du Archancok, eta Nafarroa osoan teknifikazio zentroak bultzatuko dituela dio.

Ondarea hizpide hartuta, Sadarreko estalpea aldatu eta zutabeak kenduko omen ditu, eta Taxoaren belar artifizialeko zelaiak eta aldagela berriak ipini.

SANCHO BANDRES

Sancho Bandres Ardanaz, 36 urteko ekonomialari iruindarra, da Archancoren hautagaitza osatzen duen euskal hiztuna. Azken agintaldietan ez da batere ohikoa izan zuzendaritzak euskaraz hitz egitea.

normaltasuna

«Osasuna da euskarazko izena duen munduko talde profesional bakarra. Nafar guztiok harro gaude gure taldea `Osasuna' dela esaten dugunean, eta, beraz, euskararen afera normaltasun osoz landu beharra dauka bai Osasunak bai Nafarroak», nabarmendu du Miguel Archancok.

Arribas, muy cerca de firmar y Sisi será presentado hoy por la mañana

La inesperada salida de Sergio ha obligado al staff técnico rojillo a mover ficha. Pese al regreso de Oier, que ha realizado una magnífica temporada en esa demarcación con el Celta, en Osasuna se considera que el eje de la zaga ha quedado cojo.

Y, fieles a la último política del club, se está intentando que ese hueco sea ocupado por un futbolista joven, con proyección y coste cero. Así, se han puesto los ojos en Alejandro Arribas, central del Rayo Vallecano que acaba contrato el próximo día 30.

Se trata de un jugador de importante envergadura -1,85 cm-, que va bien por arriba, siendo el central que más utilizó su técnico, José Ramón Sandoval, la pasada temporada en el club rayista. En total, el zaguero madrileño jugó 33 partidos ligueros y algo más de tres mil minutos de competición.

Osasuna se encuentra negociando con el futbolista, que en principio estaría dispuesto a venir a Iruñea, ya que a toda costa quiere salir del Rayo, dada la mala situación económica que sufre la entidad del barrio de Vallecas.

Por otro lado, hoy al mediodía será presentado de manera oficial el primer fichaje rojillo para la próxima campaña. Será el exvallisoletano Sisi, un futbolista que ya estaba atado bastantes meses atrás.

Deseado desde hace bastante tiempo por la escuadra navarra, el extremo recala en Osasuna, entre otras cosas, por la presencia de José Luis Mendilibar en el banquillo, con quien coincidió en el conjunto castellano y que fue uno de sus mentores.

Sisi se encuentra ahora mismo recuperándose de una operación en uno de sus hombros, que se le salió hasta en cuatro ocasiones a lo largo de la pasada temporada con el Valladolid. N.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo