GARA > Idatzia > Kultura

iruña-veleia

Iruñaren suntsiketa arkeologikoari buruzko informazioa zabaldu dute

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak Iruñaren suntsiketa arkeologikoari buruzko informazioa munduko 86 unibertsitatetara bidali du. Laburpen horretan, ostrakak faltsuak direla dioten 8 txosten eta egiazkoak direla dioten beste 19 txostenak aipatzen dira, besteak beste, munduan gehien erabiltzen den indusketa sistemaren sortzaile Cecil Harris doktorearena eta Txillardegiren 3 gutunak. Horrez gain, hondeatzeko-makinak egindako sektore oso baten suntsiketa ere ikus daiteke beste lotura baten bidez. Epaitegiak orain bi urte Eliseo Gilek egindako datazioen eskaera ere jasotzen du, gaur egun oraindik egin gabe dagoena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo