GARA > Idatzia > Kultura

CITY PASS

Etiopian ere iturriko ura izan dezaten

N.B.| BILBO

Etiopiako Toke Kutaye barrutiko biztanleei laguntzeko ekimena jarri dute martxan Bilboko Udalak, Ur Partzuergoak, Slowfood Bilbao-Bizkaia Elkarteak eta Patricia Urquiola artistak.

H2O Bilbao du izena proiektuak eta horren bidez munduko herrialde txiroenetakoa den horretan lehorte handiak jasan dituen gune batean ur garbia jasotzeko putzuak eraiki nahi dituzte.

Horretarako, Bilboko Udalak eta Ur Partzuergoak Slowfood Bilbao-Bizkaia Elkarteko kideekin hitz egin zuten hauek euren jatetxeetan ura eskatzen duten bezeroei, zuzenean botilakoa atera beharrean iturrikoa hartzeko aukera eskain dezaten. Iturriko ura Patricia Urquiolak diseinatutako pitxerretan aterako dute.

Bildutako diruarekin Toke Kutaye barrutian putzuak eraikiko dituzte. Bezeroei proiektuaren berri emango diete, eta emaitzak lortzen dituztenean saiatuko dira informazioa ere haiengana gerturatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo