GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Blanca Urgell: «Kulturan egindako inbertsioa gizarte baten aldaketaren eragilea da»

p052_f02_97x88.jpg

Jonebati ZABALA | BILBO

«2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen» lehen sei hilabeteen balantzea aurkeztu zuten atzo Bilbon, Blanca Urgell Kultura sailburuak, Arturo Rivero sailburuordeak eta Pello Gutierrez 2012 Fundazioko gerenteak, baita Gerra Zibilean Gernikaren eta beste euskal udalerri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrenaren oroitzapenean egindako kultur ekitaldietako programaren azterketa ere.

Urgellek adierazi zuenez, 2012 Fundazioak gauzatutako jarduerek «erabateko arrakasta» lortu dute. Emandako datuen arabera, orain arte, 115.000 pertsona inguru hurbildu dira horietara, eta 250 sortzailek baino gehiagok hartu dute parte. Otsailetik ekainera arte Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai egon zen «Maleta mexikarra» argazki erakusketa izan zen ekimeneko lehenengo ekitaldia.

Herritarrak «zirikatuz»

Urgellek azaldu zuenez, herritarrak «zirikatu» egin dituzte poesiaren, zinemaren, arte bisualen eta bestelako diziplinen bidez «memoriara eta eszenatoki berriak imajinatzera hurbil daitezen».

«Pentsamendu nagusiaren aurka», kulturan inbertitzeak ekonomia dinamizatuko duela nabarmendu zuen Urgellek. Modu horretan, gainera, herritarren partaidetza ere lortzen dela.

«Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urterako» ezarrita zituzten hiru helburuak bete dituzte sailburuaren hitzetan, «tokiko eta nazioarteko artistak bakearen sendotzean inplikatzea, herritarrei kultura kalean bertan eskaintzea, hausnartu dezaten eta konprometitu daitezen, eta krisia egon arren, kulturan inbertitzea sozialki errentagarria dela frogatzea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo