GARA > Idatzia > Kultura

BRUCE SPRINGSTEEN

Rockeroak bere kontzerturik luzeenaren errekorra hautsi du berriro ere

Bruce Springsteenek Helsinkin emandako kontzertuak lau ordu baino gehiago iraun zuen, bere web ofizialaren arabera musikagile honek emandako kontzerturik luzeena izan zena.

Atzo arte, errekorra Madrilen emandako kontzertuan zegoen arren, Finlandiako hiriburuan egin zuen Europako azken kontzertuan marka hautsi zuen beste behin. Badirudi, kontzertu luzeak emateagatik ezaguna den artista honentzat 62 urte izatea ez dela muga bat, kontrakoa baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo