GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Julen Kaltzada

Basagoiti eta konpainiari

1. Bi mendetan zehar (1980tik 2012raino behintzat) esan eta esan ari izan zarete zure lagunak eta zu komunikabide guztiez baliatuta «todo es ETA» eta «detrás está la ETA» eta orain haserre-plantak egiten eta arropak urratzen dituzue besteok lezioa ikasi eta «todo es PP» uste dugulako eta «detrás está el PP» esaten dugulako. Zer nahi duzue bada? Zeuok irakatsi eta orain besteok lezioa ikasi izana iraintzat hartu eta haserretu? Nola da hori?

2. Euskal presoak tratatzen ari zareten modua ikusi eta nola esan daiteke «los presos me importan un bledo»? Zuek presoekin daramazuen jokabidea ikusita, nola ausart daiteke zuetariko bat hori esaten? Nik ateratzen dudan ondorioa beste hau da, hots, zuoi gorrotoaren ondorioz Herrira-ri berari eta senideei eurei baino gehiago inporta zaizkizuela euskal presoak eta guztiak ikusi nahi dituzuela hilda.

3. Hori gertatuko balitz ez zenukete edukiko egunero gogoratu beharrik munduan pertsona idealistak eta altruistak bizi direla oraindik.

4. Gero eta gehiago ari naiz jabetzen egia berdaderoa dela urliak esaten zuena, hau da, Basagoiti eta bere lagunak goi-basatiak direla, basatiaren esanahi guztietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo