GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta erdiko txapelketa

Bi estilo, baina leku bakarra

Olaetxearen errematerako gaitasuna eta Iker Arretxeren defentsarako dohainak nor baino nor arituko dira Bartzelonako Vall d´Hebron pilotaleku bizian Asegarceren azken lekua irabazteko.

Jon ORMAZABAL

Lau eta erdiko txapelketa datorren astean aurkeztuko da, astearte edo asteazkenean. Lehiaketaren hasiera ofiziala urriaren 6rako iragarrita dago Gasteizen, baina ezohiko lekuan, Bartzelonan, emango zaio hasiera aurtengo kaiolako txapelketari Mikel Olaetxeak eta Iker Arretxek jokatuko duten Asegarceren aurrekanporaketarekin.

Iaz bi aurrelariek izan zuten lehen mailako txapelketa titular gisa jokatzeko aukera, baina nahiz eta Olaetxeak lehen kanporaketa pasatzea lortu zuen Patxi Ruizi 13-22 irabazita, enpresak atariko hau jokatzera behartu du orain dela lau urte bigarren mailako kaiolako txapela irabazi zuen pilotariari. Aurreko bi urteetan, lehen kanporaketan geratu zen lehiaketatik at gipuzkoarra -Ruiz beraren aurka 2010. urtean eta Julen Retegiren aurka urtebete lehenago-, baina justu lehen kanporaketa pasa eta hurrengo urtean kondenatu dute atariko zail hau jokatzera.

Iker Arretxe ere bigarren mailako txapeldun izana da lau eta erdian, duela zazpi urte Retegi Biri finala irabazita, eta ordutik aurrera urtero egon izan da lehen mailako kaiolako txapelketan, baina bitan baino ez du lehen kanporaketa gainditzerik izan. 2008. urtean, Aitor Zubietari 22-16 irabazi zion Luzaidekoak eta final laurdenetan sartzetik tanto bakarrera geratu zen Pablo Berasaluzeren aurka.

Duela bi urte, Xala 22-14 kanporatuta dezenteko ezustekoa eman zuen Asegarceko aurrelariak, baina berriz ere Pablo Berasaluzek final laurdenetatik at utzi zuen, kasu honetan ere markagailu nahiko estuarekin 22-17 bizkaitarraren alde.

Bakoitzaren interesak ez ezik, bi estilo arras desberdin ere izango dira parez pare, Vall d´Hebroneko kantxa bereziki bizian. Ohiko zirkuitutik kanpo dagoen pilotaleku honek, hasiera batean, aproposagoa dirudi Mikel Olaetxearena bezalako erasoko jokoarentzat, Iker Arretxeren defentsa eta ahalmen fisikoarentzat baino. Dena dela, materialak ere izan dezake zeresanik Kataluniako hiriburuko pilotalekuan.

Hasiera batean, Logroñoko ferian joko bolada onean dagoen Mikel Olaetxeari partida bizkorra komeni zaio; alegia, aukera sortzen zaion bakoitzean, tanto egiten arriskatzea. Iker Arretxek, ordea, normalean tantoak luzatzearen aldeko apustua egiten du, gehiago kostatzen zaio amaitzea eta defentsan lana egin eta alerik ez oparitzea izaten dira bere partida aurrera ateratzeko armak.

Bertso-pilota

Aurrekoaren garrantzirik gabe, ekimen berezi eta interesgarria osatu dute gaur gauerako Iurretako Olaburu pilotalekuan, bertako festak direla eta. Bartzelonan bezala, lau eta erdiaren barruan arituko dira Pablo Berasaluze eta Mikel Urrutikoetxea aurrelari bizkaitarrak, baina partidaren berezitasuna botileroetan egongo da.

Izan ere, aholkuak ematen bertsolariak izango dituzte bi pilotariek. Bertako Eneko Abasolo Abarkas izango da Berasaluzeren aholkularia eta Julio Soto -bere garaian pilotan aritutakoa eta Joseba Ezkurdiaren lehengusua- Urrutikoetxearena. Bizpahiru tantoan behin, bi botileroek partidako gorabeherak komentatu eta euren pilotariei tantoak nondik jokatu aholkatuko diete, beti ere, bertsotan.

Promoziokoan, Aspek partida gehiago

Bigarren mailako edo Promozioko Lau eta Erdiko Txapelketari ere datorren asteburuan ekingo diote enpresek. Ohi bezala, zortzi pilotarik, enpresako launak, hartuko dute parte, baina oraingo honetan ere bada berezitasunik, Aspek Asegarcek baino bi aurrekanporaketa gehiago jokatuko baititu bere lau ordezkariak zeintzuk diren erabakitzeko.

Gauza da, Bilboko enpresak erabakita daukala dagoeneko, bere lau ordezkarietako hiru Elezkano, Lemuno eta Rico IV.a izango direla. Beste partaidea aukeratzeko, aldiz, datorren larunbatean Iza eta Untoriak elkarren aurka jokatuko dute eta irabazleak Tainta izango du zain txartela eskuratzeko.

Aspek, bestalde, zortzi pilotari jarriko ditu lau tokirengatik elkarren artean lehian. Datorren ostiralean, Santo Domingon, Merino I.ak eta Olazabalek jokatuko dute, igandean, Astelenan, Ongay eta Jaunarenak. Urriaren 14an, aldiz, bi norgehiagoka egongo dira txistorraren festa dela eta; Apezetxea / Zabaleta eta Gorka / Ezkurdia. Final laurdenetako kanporaketak, enpresen arteko lehiak, zozketa bidez erabakiko dira.

J.O.

Titín y Merino volvieron a ganar a Xala-Laskurain

Cinco meses después de la disputa de la final del Parejas en Miribilla, Titín III-Merino II volvieron a enfrentarse a Xala-Laskurain ayer en Arnedo y la victoria volvió a caer del lado de los riojanos y de forma clara además, 22-9. De las tres revanchas que ha habido, los riojanos se han impuesto en dos.

Biarritz quiere organizar una feria estival

Contra la disminución de festivales experimentada por las empresas este verano, Iñaxio Errandonea desveló ayer en aspepelota.com que que han recibido una llamada de Biarritz, con la intención de implantar una feria más en el circuito estival. Antes, el 6 de octubre, habrá un festival pro Seaska en Kanbo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo