GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ikuskatzaileen lana gutxietsi du Madrilek

GARA | MADRIL

Barne Ministro espainolak, Jorge Fernandez Diazek, ETAri «desegiteko, armak entregatzeko eta klandestinitatean agortuta dituen egiturak bertan behera uzteko» eskatu dio, eta orduan, Gobernuak nazioarteko ikuskatzaileen beharrik gabe, hori horrela dela egiaztatuko duela nabarmendu du.

Gogoan hartzekoa da ministroak behin baino gehiagotan gutxietsi duela Nazioarteko Egiaztatze Batzor- dearen lana.

«Orduan esango dugu zehazki ETAk iragarritakoa egia dela. Eta gainera hausnartu genezake dispertsio politikaren gainean», gaineratzen du, «El Diario Vasco»-n atzo argitaratutako elkarrizketan. Gainera, bere esanetan, «ETA desegiten bada, preso askok, orain erakundeak beldurraraziak, erabaki ahal izango dute birgizarteratze programetan parte hartu nahi ote duten».

Kartzela politikari dagokionez, «legediaren barruan betiere, egoera berri horretara egokituko da; izan ere, bada nahikoa aukera» horretarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo