GARA > Idatzia > Kultura

Iratxe Ibarra Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurrekora sailkatu da Berriatuan

GARA | BERRIATUA

Iratxe Ibarra garaile suertatu zen igande arratsaldean Berriatuan jokatutako Bizkaiko Bertso Txapelketarako kanporaketan. Horrela, finalaurrekoetan parte hartzeko zuzenean sailkatu da Markinako bertsolaria. Gainerako partaideek kanporaketak amaitu arte itxaron beharko dute sailkatu ote diren jakiteko, lortutako puntuen arabera egingo baita aukeraketa. Ibarrak 48 puntu atera zizkion bigarren sailkatuari, Arrate Illarori (402 puntu).

Datorren igandean, Balmasedan, Ibon Ajuria, Ander Salaberri, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Itxaso Paia eta Xabat Galletebeitia izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo