GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

LANGABEZIA HEGO EUSKAL HERRIAN

Langabezia koska bat gorago Hego Euskal Herrian, beste 5.255 lagunekin

Langabeziaren igoerak ez du etenik erakusten. Urrian 5.255 lagun gehiago batu ziren langabeen zerrendara Hego Euskal Herrian, Lan Ministerio espainolak emandako datuen arabera. Guztira, 219.071 langabe daude, aurreko urteko urrian baino %16,9 gehiago.

Iraia OIARZABAL | DONOSTIA

Urriarekin batera, langabeziaren igoera berria etorri da. Hego Euskal Herrian, ia 220.000 lagun daude langabezian. Irailarekin konparatuz, 5.255 langabe gehiago daude, azken lau urteetako urriko daturik txarrena. Horrela, udako kontratuen amaierarekin irailean abiatutako goranzko dinamikari eusten dio langabeziak, biztanle aktiboen %16,49 enplegurik gabe daudela.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan gertatu zen gorakada, eta portzentajezko igoera handiena Gipuzkoakoa da. Zehazki, %2,73 igo zen langabezia, 1.255 pertsona gehiago. Nafarroa da bigarrena (%2,65), 1.316 langabe gehiagorekin. Bizkaian 2.231 gehiago zenbatu ziren (%2,42), eta Araban, 453 gehiago (%1,75).

Datu orokorrei erreparatuz gero, Bizkaia da langabe gehien duen herrialdea, 94.505 lagunekin, biztanle aktiboen %17,33. Nafarroak 50.993 langabe ditu (%16,50), Arabak 26.338 (%16,91) eta Gipuzkoak 47.235, Hego Euskal Herriko langabezia tasa txikienarekin (%14,84).

Sektoreei dagokienez, zerbitzuetan ageri dira datu txarrenak, 3.122 langabe gehiagorekin. Jarraian industriak batu zituen langabe gehien, 955 lagun gehiagorekin. Nekazaritzan 701 gehiago izan ziren, eraikuntzan 332 eta aurrez enplegurik ez zuen kolektiboan 145 langabe gehiago batu ziren. Horrela, sektore eta herrialde guztietan izan da lanpostu galera.

Generoari dagokionez, gehiago dira langabezian dauden emakumeak. Zehazki Hego Euskal Herriko 219.071 langabeetatik %50,96 (111.057) emakumeak dira. Gizonezko langabeak 108.014 dira, %49,31. Bestalde, 19.536 langabek, %8,91k, 25 urte baino gutxiago dituzte.

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, herrialde guztietan egin du gora, Nafarroan izan ezik. Azken honek 857 afiliatu galdu ditu irailarekin konparatuz, %0,33 gutxiago. Balantzaren bestaldean Araba dago, afiliatuen igoera handienarekin. Guztira 1.680 afiliatu gehiago zenbatu ziren (%1,15), Bizkaian %0,35 igo zen (1.601 afiliatu gehiago) eta Gipuzkoan %0,19 (563 gehiago).

Azkenik, kontratazioei erreparatuta, guztira 93.349 kontratu sinatu ziren Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetean baino 15.190 gehiago. Horietatik, 86.331 aldi batekoak izan ziren eta 7.078 mugagabeak.

Estatu espainolari dagokionez, langabeziak markak hausten jarraitzen du. Urrian %2,73 igo zen langabezia tasa eta dagoeneko 4.833.521 pertsona daude zerrenda horretan. Aurreko urteko urriarekin alderatuz, 472.595 lagun gehiago dira lanposturik ez dutenak; hau da, %10,84ko igoera gertatu da.

Erabaki «ausartak»

Urrian langabeziak utzitako datuak ezagutu eta berehala hasi zen erreakzio jasa. Engracia Hidalgo Estatuko Enplegu idazkariak 2011. urtearekin alderatuz langabeziak «portaera hobea» erakusten duela dioen arren, Euskal Herrian alderdi politikoek ez dute baikortasunerako arrazoirik sumatzen.

Ildo horretan, Aralarren ustez, atzo ezagututako datuek oso egoera larria dela erakusten dute. Hori dela eta, enplegua sortzeko eta banatzeko baliagarriak izango diren erabaki «ausartak» hartzeko exijitu zuen. Manu Ayerdi Geroa Bai-ko parlamentariak bestalde, langabeziaren aurrean geldirik egon ordez, jarrera aktiboa izatera deitu zuen eta neurri zehatzak eskatu zituen.

Los sindicatos abogan por la movilización ante el paro

Ante la creciente lista de parados, la movilización es, a juicio de los sindicatos, la única vía para responder a esta «dramática situación» y presionar a la clase política para que aborde un cambio de políticas sociales y económicas. El sindicato LAB advirtió ayer en una nota de prensa que el paro continúa con «una tendencia ascendente que parece no tener fin». Reiteró su censura a los ajustes impuestos por el Gobierno español y destacó que el único «exito» de la reforma laboral radica en que se ha convertido en «instrumento para facilitar el despido y abaratar su coste». En este sentido, ELA sostuvo que las cifras del paro evidencian que las distintas reformas «nos llevan a una situación de más desempleo». Asimismo, mostró su preocupación hacia la evolución que el paro presenta en Hego Euskal Herria, donde su crecimiento queda «muy por encima» del 9% de la UE.

UGT y CCOO, por su parte, defendieron que el aumento del paro constituye un motivo para secundar la huelga general convocada para el 14 de noviembre. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo